Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial

Unescoren Gizateriaren Kultura Ondare Ukiezina programaren logotipoa.

Gizarteriaren Kultura Ondare Immaterial[1][2], Gizarteriaren Kultura Ondare Materiagabe[3], Gizarteriaren Kultura Ondare Ukiezina[4] UNESCOk ematen duen izendapena da, materiala ez den kultura —ahozkoa edo ukiezina— babesteko. Babestutako mundu osoko Kultura Ondare immaterialaren adierazpenen zerrenda bat mantentzen du. Izendapenaren eta zerrendaren jatorri ofiziala, 2003an, UNESCOk onartu zuen Gizateriaren Kultur Ondare Ez-materiala Babesteko Konbentzioan datza.

Ondare horrek balio handiak jasotzen ditu: historikoak, kulturalak, tradizionalak.... Hori guztia babestea, modu batez, sormen iturriak eta herrien nortasunak babesteko modu bat da. Zerrenda osatzeko, garrantziaren eta pairatzen duten arriskuaren arabera proposamen berriak onartzeko, aldiro batzarra biltzen da.

  1. «Ondarea immateriala» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  2. «Reggae musika gizateriaren kultura ondare immaterial izendatu du Unescok» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  3. «Munduko hizkuntza-aniztasuna, gure ondare materiagabe nagusiari nola eutsi» Bat Soziolinguistika Aldizkaria 2022-01-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  4. «Ondare ukiezina. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy